Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2026ko apirilaren 22a

Jardun euskara elkarteak urtero bezala Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketa antolatu du.

Hona hemen edizio honetako oinarriak:
  • – Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.
     
  • – Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.
  • – Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.
  • – Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.
  • – Marrazkiaren gaia: jaiak
  • – Lema: marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.
  • – Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.
  • – Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-postaz bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
  • – Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 28, asteartea.
  • – Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Oxirondo plaza 2-1. solairua) edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.
  • – Sariak: Helduen marrazkia:100€
Haurren marrazkia: 60€
Esaldi onena: 40€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak