Euskara loratu dadin, zure hazia erein

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2026ko martxoaren 26a

Zuk zer ale eskainiko zenioke euskarari?

Martxoaren 28an, Erramu Zapatuan, Jardun Euskara Elkarteko kideei, Ibargarai kalean (Miguel Altuna eraikin zaharrean) aurkituko gaituzue 11:00etatik aurrera. Aurten, berrikuntza batekin gatoz eta bertan txorimaloak bere ortutxoa izango du. Herritarren laguntza beharko dugu ortuari haziak jarri ahal izateko... ZUK ZER ALE ESKAINIKO ZENIOKE EUSKARARI?

Gerturatu eta jarri zure hazia!

(Parte hartzaile guztien artean Erramu Zapatuan aurkitu dezakegun produktuekin egindako otarra + komertzioetan gastatzeko  bonoak zozketatutako ditugu).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak