Oinarriak
01.- Edonork parte har dezake eta nahi beste idatzi bidali edo aurkeztu daiteke.
02.- Gaia librea izango da.
03.- Generoa kontakizun laburra izango da (gehienez 100 hitz).
04.- Idatziak (postalak, testu laburrak,...) euskaraz idatziak izan beharko dute.
05.-Kontakizunen idatziak aurrez-aurrez, Jardun euskara elkarteko bulegoan, posta arruntez Jardun euskara elkartera bidalita, edo posta elektronikoz bidalita aurkez daitezke. Ez ahaztu zure kontaktua jartzea.
Aurrez aurre
Oxirondo plaza 2, 1. Solairua
20570 Bergara – Gipuzkoa
Posta arruntez
Jardun euskara elkartea
103 kutxatila
20570 Bergara – Gipuzkoa
Posta elektronikoz
Mezu bat bidali beharko da helbide honetara: jardunkultura@topagunea.eus
06.- Idatziak jasotzeko azken eguna 2025eko irailaren 17a izango da.
07.- Parte-hartzaile guztien artean Euskal Herriko produktuz osatutako saskia zozkatuko da.
08.- 2025eko irailaren 18tik 21era bitartean izango da zozketa eta sare sozialetan nahiz idatzizko prentsan iragarriko da.
Parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea.
09.- Informazio gehiago:
Telf: 943763661-605712469 eta www.jardun.eus webgunean.