Dagoeneko martxan da gure lehiaketarik jaizaliena!!
Animatu eta parte hartu!
Oinarriak:
- Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.
- Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.
- Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.
- Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.
- Marrazkiaren gaia: jaiak
- Lema: marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.
- Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.
- Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-postaz bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
- Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 14, asteazkena
- Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Oxirondo plaza 2-1. solairua) edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.
- Sariak: Helduen marrazkia:100€
Haurren marrazkia: 60€
Esaldi onena: 40€
- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.