Badator Laburbira!!! Bihar asteartea 19:00etan Seminarixoan.

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2025eko martxoaren 24a

Martxoaren 25ean iritsiko da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Bergarako Seminarixora.

Sarrera doan!!

Zortzi filmeko bilduma

Zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo Laburbira; 97 minutu, guztira. Horien artean, Goya sarietarako hautatutako bi film ageri dira: Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua. Alaia Martinek, Karmele Mitxelenak eta Iraitz Mateok elkarrekin zuzendutako Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utlandsk filma ere izango dira, besteak beste, ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak