LITERATUR SOLASALDIAK: OTSAILAREN 19AN KARMELE JAIO-K IDATZITAKO “MAITASUN KAPITALA”

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2025eko urtarrilaren 24a

Asteazkenean ekin genion Neguko literatur solasaldiei, Mikel Antza dinamizatzailearekin.
 
Solasaldi honetan 15 lagun elkartu ginen “Ni ez naiz Mikel Laboa” komiki liburuaren inguruan berba egiteko.
 
Neguko 2. saioa otsailaren 19an, asteazkena, izango da eta beratan Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuaren inguruan jardungo dugu.
Beraz, nahi duenak liburua eska dezake Bergarako Udal Liburutegian.
 
Bestalde, bertara etortzeko asmoa izanez gero izena ematea komeni da Bergarako Udal Liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) edo Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2, 1. solairua – 943763661/605712469).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak