Mintzapraktikak euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen dituen egitasmoa da, besteak beste, parte hartzaileak hizkuntzaren erabileran trebatzeko, galdutako ohitura berreskuratzeko, euskarazko harreman berriak egiteko. Ondorioz hiztun berriak gizarteratzen ditu, eskararen erabileran eragiten du eta euskara zaletasun bilakatzen du, formula berriak martxan jarriz eta emaitza politak jasoz.
Formula berri horien artean dago mintzapraktika eta zaletasunak uztartzearena, esate baterako, berbalagun ibiltaria, irakurketa saioak,.. euskara praktikatzen duten bitartean asteroko zitari gehigarri bat jarriz.
ETA EGITEN BADUGU GUSTATZEN ZAIGUNA EUSKARAZ?
MINTZAPRAKTIKA: EUSKARA ZALETASUN
IRAKURKETA SAIOAK: Irakurzaletasuna eta hizkuntzaren praktika uztartzen dituen aldaera da, jada martxan dauden literatura taldeetako testuak zailegiak egiten zaizkien herritarrentzat aukerak sortuz.
GURASO-LAGUN taldeak: Guraso edo tutoreentzako aldaera. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
HIKA-LAGUN taldeak: Hitanoa praktikatzeko aldaera.
BERBA-LAGUN IBILTARIAK: Astean behin beste berbalagun batzuekin elkartuta, euskara praktikatuz paseatzera joateko taldeak.
ORTULAGUNA: Jardun euskara elkarteak Bergarako ortu komunitarioetan duen baratza euskara praktikatuz lantzea.
Oharra:
Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Oxirondo plaza 2, 1. solairuara (azoka) joanda, edo telefonoz: 943 76 36 61-605712469 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus.