URTARRILAREN 22AN CANO, LARRATXE ETA ITURRIAGAREN “NI EZ NAIZ MIKEL LABOA” KOMIKI LIBURUAREN INGURUKO LITERATUR SOLASALDIA MIKEL ANTZAREN ESKUTIK

Datorren asteko asteazkenean, 2025eko lehen literatur solasaldia egingo dugu Mikel Antzak dinamizatuta.

Udazkeneko saioa arrakastatsuak amaitu ostean neguko solasaldiei emango diegu hasiera. Lehen saioa hau urtarrilaren 22an, asteazkenean, izango da Irizar jauregian. Bertan Mikel Antzak Iturriaga, Cano eta Larratxeren “Ni ez naiz Mikel Laboa” liburuaren inguruko solasaldia dinamizatuko du.

Bertaratzeko asmorik izanez gero izena ematea komeni da Bergarako Udal Liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) edo Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2, 1. solairua – 943763661/605712469).

Bestalde, liburua ez baduzu irakurri ere etor zaiztezke literatur saio honetara! Beraz, animatu eta parte hartu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak