ABENDUAREN 18AN "ETXERA BIDEAN" LITERATUR SOLASALDIA MIKEL ANTZAREN ESKUTIK

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2024ko abenduaren 2a

Urriaren 23an ekin genion Bergaran  Udazkeneko Literatur solasaldiak Irizar jauregian, Mikel Antza dinamizatzailearekin.

Dagoeneko 2 saio egin ditugu eta udazkena amaitzeko azken saioa geratzen zaigu. Urteko azken saioa hau abenduaren 18an izango da eta bertan Xamar-rek idatzitako "Etxera bidean" liburuaren inguruan jardungo dugu.

Nahi duenak liburua eska dezake Bergarako Udal Liburutegian.

Bestalde, bertara etortzeko asmoa izanez gero izena ematea komeni da Bergarako Udal Liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) edo Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2, 1. solairua – 943763661/605712469).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak