KANTATU NAHI? BADATOR BERRIZ BERGARA KANTUAN EKIMENA

Kaixo,

Jardun euskara elkarteak Bergarako Udalarekin elkarlanean kantu jira herrikoia antolatu du urriaren 27an, igandean, 13:00an Bergarako San Martin plazatik abiatuta.

Kantu jira antolatzearen helburu nagusiak, euskal kantagintza bultzatzea eta transmisioa bermatzea dira, besteak beste.

Bergarako kaleak eta auzoak animatzeaz haratago, euskal kantutegia elkarrekin abesteko aukera zabaldu nahi diegu herritarrei eta saio berezi honetarako Jardun euskara elkarteak, hainbat abestiz osatutako kantu liburuxka aterako du.

Ekitaldiaren bukaeran bertaratutako guztientzat mokadutxoa eskainiko da.

Ekimen herrikoi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta zabaldu interesa izan dezakeen guztiei.

Oharra: Entsegua, urriaren 23an egitea aurreikusten da San Joxepe elkartean 19:00etatik aurrera. Bertara joateko asmoa izanez gero izena eman behar da urriaren 20 baino lehen 605712469 telefono zenbakira mezua bat bidaliz edo deituz. Gutxiengo kopuru batera ez bagara heltzen EZ da entsegurik egingo.  

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, eskerrik asko eta agur bero bat.                    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak