GAU BELTZAREN INGURUKO MIKROIPUIN LEHIAKETA

 

 OINARRIAK

01.- Mikroipuin lehiaketan, parte hartzaileen adinaren arabera 2 kategoria egongo dira.

  • GAZTEAK: 12-18 bitarteko gazteak (2006-2011)
  • HELDUAK: 18 urtetik gorakoak (2005 baino lehenagokoak)

02.- Gaia “gau beltza” izango da.

03.- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Gehienez 10 mikroipuin aurkezteko aukera dago.

04.- Lanek gehienez 100 hitz izango dituzte eta eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira.

05.- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea) kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txiki hau eta mikroipuna beste  kartazal batean sartu eta bidali.

Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gau beltza” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

06.- Mikroipuinak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Gau beltza mikroipuin lehiaketa

Jardun Euskara Elkartea

(Oxirondo plaza 2, 1. solairua)

20570 Bergara – Gipuzkoa

jardunkultura@topagunea.eus

 

07.- Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko urriaren 20a izango da.

08.- Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute, bi jardunkidek eta pertsona independente batek.

09.- Kategoria bakoitzeko ipuin bat sarituko da.

10.- Epaimahaiaren erabakia posta elektronikoz edota telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari. Sareko sozialetan eta tokiko hedabideetara ere zabalduko da.

11.- Sariak

* Gazteen saria: 100 € + kalabaza

* Helduen saria: 150 € + kalabaza  

* Parte hartzaile guztien artean zozketak egongo dira.

12.- Sari banaketa urriaren 31an izango da.

13.- Lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

14.- Informazio gehiago:

Telf: 943763661-605712469 eta www.jardun.eus  webgunean.

 

 

Jardun euskara elkarteak, lehen aldiz, Gau beltzaren inguruko mikroipuin lehiaketa (gehinez 100 hitz) antolatu du. Mikroipuinek gaitzat “Gau beltza” izan behar dute. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria.

Lanak entregatzeko epea urriaren 20a izango da .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak