Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak, Udal Liburutegiaren laguntzarekin, urritik aurrera literatura solasaldiak antolatuko dituzte. Mikel Antza dinamizatzaileak gidatutako literatura solasaldi hauek euskaraz izango dira, hilean behin arratsaldeko 18:30etik aurrera Irizar jauregian.
Saio hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2,1. Solairua – 943763661/605712469 – jardunkultura@topagunea,eus) edo Bergarako Udal liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162).
Eider Rodriguezen “Eraikuntzarako materiala” liburuarekin ekingo diogu saio hauei eta dagoeneko Udal Liburutegia eskura dezakezu. Nahi izanez gero, eLiburutegian ere eska dezakezu. Beraz, ez da beharrezkoa liburua erostea.
Udazkeneko solasaldiak
- Urriaren 23an: Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez).
- Azaroaren 20an: Han egon zen (Mikel Zubimendi).
- Abenduaren 18an: Etxera bidean (Xamar).