XIII. UDAKO EUSKARAZKO POSTAL LEHIAKETA

Uda iristear berriro, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea.

Aurten XIII. aldiz JARDUN EUSKARA ELAKRTEAK udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du.

Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.

Lehiaketaren helburu nagusia formatu errez batean jendea euskaraz idaztera bultzatzea da.

Aurtengoa XIII. edizioa da eta dagoeneko zabalik dago postalak bidaltzeko epea.  

Jarduneko kideok gustura hartuko ditugu zuen postalak eta zuen berriak. Non zabiltzaten, zer ikusi eta egin duzuen…

ANIMATU eta HARTU PARTE!

Lehiaketaren oinarriak:

Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.

Postalak euskaraz idatziak izan beharko dute.

Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:

                          UDAKO EUSKARAZKO XII. POSTAL LEHIAKETA

                                                Jardun Euskara Elkartea

                                               Oxirondo plaza 1.solairua

                                               20570 Bergara – Gipuzkoa

* Ez ahaztu postalari zure kontaktua (izena eta telefonoa) jartzeaz.

Postalak jasotzeko azken eguna 2024ko irailaren 15a izango da.

Gaia librea da.

Sariak:

  • Postal onenaren saria 100 (epaimahaiak besteak beste, postalaren edertasuna, orijinaltasuna, edukia eta idazkera baloratuko ditu).
  • Parte hartzaile guztien artean zozketa: 50€

Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakietan edo www.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak