Azken urteetan antolatu ez den arren, aurten bueltan da kantu afaria. Bazkide batzuek egindako eskaerari erantzunez antolatu da eta jendearen artean ilusioa nabari da gainera!
Afaria abenduaren 15ean izango da 21:30ean Artatse elkartean. Prezio arrunta 15 eurokoa izango da eta bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute.
Txartelak Jardunen eta Arranon eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera!
Oharra: norbaitek menu bereziren bat (begetarianoa, glutenik gabekoa...) behar izanez gero, eskatu lasai Jardunen.
Hasi ahotsak prestatzen!