Euskararen eguna-Euskaraldia

Gainean daukagu Euskararen eguna eta honekin batera egitarau ederra dago antolatuta 11 egun euskaraz ekimenaren bueltan.

Azaroaren 30ean, osteguna,  Pinxo baten bueltan ekitaltaldia egongo da 19:00etan Irizar Jauregian. Euskal Herri osoan martxan jarriko den “Euskarak 365 egun-11 egun euskaraz” ekimena aurkeztu eta pintxo bat janez, giro lasaian, egitasmoaren inguruan berriketan egiteko aukera izango da. Bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da azaroaren 28a baino lehen. Horretarako honako formulario hau bete behar da:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSea2JAekcu5Upi3FS4aRZ0vacvqbR6AdNgU6kxBMW54qQvDeQ/viewform

Abenduaren 3an, Euskararen egunean, denok Irala kalera irtengo gara. 12:00etan haurrentzako jolasak izango dira eta 12:30ean ekimenaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Animatu eta gerturatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak