Elo eta Kartofen klown ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko irailaren 4a

Ostiral honetan, irailak 8, Algaraz taldearen "Elo eta Kartofen" klown ikuskizun berria izango da Bergarako Errotalde partean (Kultur etxea) arratsaldeko 18:00etan. Eguraldi txarra eginez gero ikuskizuna Oxirondoko gune librean egingo da. Animatu kurtso hasiera irrifar batekin hastera!

Ostiral honetan, irailak 8, Algaraz taldearen "Elo eta Kartofen"  klown ikuskizun berria izango da Bergarako Errotalde partean (Kultur etxea) arratsaldeko 18:00etan. Eguraldi txarra eginez gero ikuskizuna Oxirondoko gune librean egingo da.

Familia giroan arratsalde eder bat pasatzeko aukera ezin hobea da honakoa.

Animatu kurtso hasiera irrifar batekin hastera!

 

“Klownaren sudurra munduko maskararik txikiena da,

gutxien ezkutatzen duena eta gehien erakusten duena”

 

SINOPSIA      

ELO  eta  KARTOFEN  pailazoek  kartel  bat aurkitzen  dute  lurrean  eta  zera  jartzen  du:  IZAR BERRIEN BILAARI GARA TELEBISTAN. Eta noski, proposamena gustatu  egiten  zaie.  Baina  horretarako casting batera aurkeztubeharko dira. Berez , ez dakite aparteko   ezer   txundigarririk   egiten   baina   euren irudimen eta gaitasunenlaguntzarekin   saiatuko dira castingean beren “talentuak” erakusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak