Aurten ere azken urteetan bezala Jardunek kudeatuko ditu Bergarako Udaleku Irekiak eta baita zaintza zerbitzua ere. 2 urteko haurretatik hasi eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat zuzenduta egongo dira. Zerbitzu honen bitartez haurrentzat aisialdi euskalduna eta hezitzailea eskaniko dira, primeran pasatzeaz gain.
Udalekuak uztailaren 3tik 28ra bitartean izango dira goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Aurreko urtean berrikuntza bezala 4 aste (uztailak 3-28) edota 3 aste(uztailak 3-21) egiteko aukera eskaini zen eta aurten ere horrela izango da.
Honekin batera, Jardunek zaintza zerbitzua eskeiniko du aurten ere. Udalekuek irauten duten egunetan, goizeko 8:30etati 10:00etara San Martin Ikastetxeko gimnasioan emango da zerbitzu hau. Era honetan Bergarako familiei, familia eta lana uztartzeko aukera emango zaie.
Udaleku irekietan izena emateko, www.bergara.eus webgunearen bitartez egin daiteke edo izen-emate orriak bete maiatzaren 12a baino lehen.
Zaintza zerbitzuan izena emateako, Jarduneko bulegoan bertan egin behar da.
Uda honetan ere izango da lagun artean primeran pasatzeko aukera! Animatu eta eman izena!