Bergarako Udaleku Irekietarako hezitzaile deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko api. 25a, 10:49
Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta urtero bezala hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu. Aurten uztailaren 3tik 28ra izango dira. Uztailean zehar haur zein gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 5a baino lehen.

Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta urtero bezala hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu. Aurten uztailaren 3tik 28ra izango dira.

Uztailean zehar haur zein gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 5a baino lehen.

Izena emateko Kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com helbidera bidali edo Jarduneko bulegora (Kultur Etxea) ekarri daiteke.

Udaleku irekietan hezitzaile bezala aritzeko formazio saio bat egingo da maiatzaren 27an goiz eta arratsaldez eta bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da Udaleku irekietan lan egin ahal izateko.

Izena emateko bete beharreko baldintzak:

-Euskara jakitea

-Antolatuko den formazio saiora joatea

-18 urte edo gehiago izatea

Interesa izanez gero bidali kurrikuluma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak