Bada euskara praktikatzeko beste modu bat!
Mintzanet online euskara praktikatzeko doan eskaintzen den aukera da www.mintzanet.net webgunearen bitartez, noiznahi eta edonon euskaraz hitz egin ahal izateko. Horretarako, nahikoa da mugikorra, tablet edo ordenagailu bat eta Internet konexio bat edukitzea. Bertan parte hartu dezake euskara praktikatu nahi duen orok eta baita euskara hitz egiten ondo jakin eta bere borondatez beste norbaiti lagundu nahi dionak. Horretarako webgunean sartu, izena eman eta galdetegi bat bete behar da, eta behin hau eginda, segituan jakiten da nor izango den hitz egiteko bikotekidea.
Ekimen honen aurkezpena apirilaren 3an, astelehena, egingo da 18:30ean Irizar Jauregian. Informazio gehiago nahi izanez gero ez galdu aukera eta gerturatu!