Bertso saioa Kartzela Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko mar. 15a, 16:23
Martxoaren 31n, goi mailako bertso saioa izango da 22:30etan Bergarako Kartzela zaharrean.

Goi mailako bertso saio bat izango da martxoaren 31n, eguakitza, Bergarako Kartzela Zaharrean, Jarduneko Kopla barik bertso eskolarekin elkarlanean antolatuta.

Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera saioari eta taula gainean punta puntako 4 bertsolari egongo dira; Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia eta Unai Iturriaga hain justu ere. Eta gai jartzaile lanetan Ibon Leibar “Txinbo” bergararra arituko da.

Sarrera 5 eurotan erosi ahal izango da egunean bertan Kartzela Zaharrean.

Animatu eta ez galdu bertso saio eder bat ikusteko aukera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak