Bazkidetza kanpainaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko urt. 30a, 10:58
Aurreko ostiralean, urtarrilak 27, eman genion amaiera aurtengo kurtsoan martxan jarri dugun bazkidetza kanpainari eta balorazio oso positiboa egiten dugu. Bazkide berriak lortzeaz gain, Jardun euskara elkartearen ametsa edota aurrera begira lortu nahi dena irudikatzea zen helburu nagusienetako bat kanpaina honekin eta hori lortu dugulakoan gaude. Gainera bi hilabete hauetan zehar ekimen ugari antolatu dira gune berrian eta jende asko gerturatu da antolatu diren ekintzetara. Bazkidetza kanpainak zuen helburu nagusietako bat ere bazen bazkideak aktibatzea eta hori lortu da. Egin diren bazkide asko laguntzaile egiteaz gain ekintzaile ere egin dira eta baita aurrez bazkide zirenak ekintzaile egin ere. Bazkidetza kanpaina amaitutzat ematen badugu ere, gogoratu edozein momentutan egin zaitezkela bazkide. Bergara euskaldunago bat zurekin lortuko dugu! Egin zaitez bazkide!

Aurreko ostiralean, urtarrilak 27, eman genion amaiera aurtengo kurtsoan martxan jarri dugun bazkidetza kanpainari eta balorazio oso positiboa egiten dugu.

Bazkide berriak lortzeaz gain, Jardun euskara elkartearen ametsa edota aurrera begira lortu nahi dena irudikatzea zen helburu nagusienetako bat kanpaina honekin eta hori lortu dugulakoan gaude. Gainera bi hilabete hauetan zehar ekimen ugari antolatu dira gune berrian eta jende asko gerturatu da antolatu diren ekintzetara.

Bazkidetza kanpainak zuen helburu nagusietako bat ere bazen bazkideak aktibatzea eta hori lortu da. Egin diren bazkide asko laguntzaile egiteaz gain ekintzaile ere egin dira eta baita aurrez bazkide zirenak ekintzaile egin ere.

Bazkidetza kanpaina amaitutzat ematen badugu ere, gogoratu edozein momentutan egin zaitezkela bazkide.

Bergara euskaldunago bat zurekin lortuko dugu! Egin zaitez bazkide!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak