Jardun Euskara Elkarteak, hilabeteko azken igandetarako haur eta gurasoak elkarrekin ekintza ezberdinak egiteko ”Domeketan familian gozatzen” egitasmoa jarriko du martxan. Lehen hitzordua, datorren urtarrilaren 29an izango da. 11:30etatik 13:30etara Oxirondo azokako gune librean. Animatzen zareten familiak bertan elkartu eta neguko igande gris hauei kolore pixkat ematen saiatuko gara. Igande goizetan ez dakizuela zer egin? HarremanDebagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.