Garikoitz Goikoetxearen Euskara irabazteko bidean liburuaren aurkezpena egongo da, urtarrilaren 17an, asteartea, arratsaldkeo 19:00etan Jardunen gune berrian (Kortazar parean).
Euskarak aldaketa soziala lortzeko bizi duen une historikoaren nondik norakoak jaso ditu Euskara Irabazteko Bidean liburuak.
Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak euskararen munduarekin lotutako 100 laguni egindako elkarrizketak dira liburuaren oinarria, «Horietako asko bi ordutik gorako elkarrizketak dira; bakoitzari bere espezialitatean esateko duena atera nahi izan diogu» dio egileak.
Liburuak, batetik, azken hamarkadetan euskarak egindako aurrerabidearen balantzea jasotzen du. Bestetik, euskararen aldaketa soziala lortzeko zabaldu beharreko ziklo berriari buruzko gogoetak biltzen ditu. Eta, azkenik, hemendik aurrerakoei begira jartzen da.
Animatu eta zatoz!!