Zurekin Bergara euskaldunago!

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko urt. 9a, 15:59
Zurekin Bergara euskaldunago! Jarduneko bazkidetza kanpainak aurrera jarraitzen du! Oraindik ez bazara bazkide egin, ez galdu aukera! Izan proiektu berritzaile honen parte! Gune, aurpegi, egitasmo eta ideia berriak nahi ditugu erronka handi hau egi bihurtzeko! Proiektu ilusionagarria, parte hartzailea, ekintzailea, herritarra eta bateratzailea sortzera goaz, eta bide hau zurekin egin nahi dugu! Beraz, batu elkartera, egin zaitez bazkide! Zurekin Bergara euskaldunago bat lortuko dugu! Egin zaitez bazkide!

Zurekin Bergara euskaldunago! Jarduneko bazkidetza kanpainak aurrera jarraitzen du!

Oraindik ez bazara bazkide egin, ez galdu aukera!

 

Bazkide egiteko bi bide daude:

Barrenkale 19an ireki dugun lokaletik pasa eta esku orrietan dagoen formularioa bete  edo www.jardun.eus web orrian dagoen formulario bidez.

Bazkide norbanakoak (adin mugarik gabe) zein talde, elkarte, komertzio, tabernak… egin daitezke.

Eta bazkidetza motari dagokionean aukera desberdinak egongo dira:

  • Bazkidea (laguntza ekonomikoa)
  • Bazkide laguntzailea (laguntza ekintzailea, Jardunek ekintzak antolatzen eta bideratzen laguntzeko bere denbora eskaintzeko prest dagoena)
  • Bazkidea eta bazkide laguntzailea

Bazkide kuota 30 urtez azpikoentzat urtean 12€ izango da eta 30 urtez gorakoentzat urtean 37€.

Izan proiektu berritzaile honen parte! Gune, aurpegi, egitasmo eta ideia berriak nahi ditugu erronka handi hau egi bihurtzeko! Proiektu ilusionagarria, parte hartzailea, ekintzailea, herritarra eta bateratzailea sortzera goaz, eta bide hau zurekin egin nahi dugu! Beraz, batu elkartera, egin zaitez bazkide! Zurekin Bergara euskaldunago bat lortuko dugu!

Egin zaitez bazkide!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak