Gune berriaren inagurazio jaia

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2016ko abe. 20a, 10:32
Larunbat honetan egin genuen gune berriaren inagurazio jaia. Egun honekin eman zaio irekiera ofiziala guneari eta hemendik aurrera astean zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte zabalik egongo da. Bertan bazkide berriak egiteko aukera egoteaz gain, Jardunen 26 urteetan zehar ateratako 80 argazkitik gorako erakusketa bat ipini da eta hau ikusteko aukera ere egongo da. Gonbidatuta zaudete denok bertatik buelta bat ematera.

Larunbat honetan egin genuen gune berriaren inagurazio jaia.

Arratsaldeko 17:30tan eman genion hasiera jaiari haur zein gurasoentzako jolasekin. Bertan txapak egiteko aukera izan zuten haurrek eta baita mahai jolasetan ibiltzeko ere.

Jarraian Euskeria hegaran paperezko hegazkinen jaurtiketa lehiaketa egin zen. Jende ugarik hartu zuen bertan parte eta emozioz beteriko unea izan zen honakoa. Bi kategoriatan banatu ziren, batetik haurrak eta bestetik gazte zein helduak. Gaztetxoen taldean Laia Azkarate-Askasuaren hegazkinak egin zuen hegaldirik onena eta sari moduan, gabonetako parkerako hiru egunetako bonua jaso zuen. Beste taldean, Unai Zubizarretak irabazi zuen eta gazta eta turroia irabazi zituen.

Jaiarekin jarraitzeko, Alex Arteagak eta Mariñe Diazek kontzertua eskaini zuten lokalean. Jende ugari gerturatu zen kontzertura eta sekulako giroa sortu zen.

Inagurazio festa guztien duten bezala, luntx batekin eman zitzaion amaiera jaiari.

Egun honekin eman zaio irekiera ofiziala guneari eta hemendik aurrera astean zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte zabalik egongo da. Bertan bazkide berriak egiteko aukera egoteaz gain, Jardunen 26 urteetan zehar ateratako 80 argazkitik gorako erakusketa bat ipini da eta hau ikusteko aukera ere egongo da. Gonbidatuta zaudete denok  bertatik buelta bat ematera.

Abendua eta urtarrila bitartean lokalean hainbat ekintza burutuko dira eta honen inguruko informazio gehiago laister emango dizuegu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak