1,2,3… JARDUN!!

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2015ko mai. 21a, 09:43
1,2,3… JARDUN!! 25 urte badira dagoeneko herriko euskaltzaleon indarrak batuz Bergarako JARDUN Euskara Elkartea sortu genuela.

1,2,3… JARDUN!!

25 urte badira dagoeneko herriko euskaltzaleon indarrak batuz Bergarako JARDUN Euskara Elkartea sortu genuela.  Garai hartan, hizkuntzaren biziberritzean eskola ez zela nahikoa izango antzematen hasiak ginen eta horregatik herri  ekimenak sortzen hasi ziren han eta hemen eremu lokalean euskararen erabilera, sentiberatasuna, motibazioa eta kontzientzia suspertzeko asmoz. Horrela 1985-1995 hamarkada oparoa izan zen horrelako elkarteen sorkuntzan.

25 urte pasa ondoren gogoeta prozesua bideratzen aritu gara. Oso modu positiboan baloratu behar dugu hausnarketa bera egin izana eta hortik ateratako ondorioekin saiatuko gara hurrengo urteetarako norabidea finkatzen.

Jardun Euskara Elkarteak urte guzti hauetan euskararen eta kulturaren arloan eta herri-bizitzan izan duen eragina ere nabarmena izan da; Berrigara, aisialdia, lehiaketak, ikastaroak, hitzaldiak, berbalagun… ehundik gora herritar dira Jardunek bideratzen dituen programetan parte hartu edo boluntario lanetan dihardutenak edo ibili direnak.

Herri mailan euskararen ezagutzak, presentziak eta prestigioak aurrera egin badu ere, zer gertatzen da euskararen erabilerarekin? Badirudi ez dugula nahikoa aurrera egiten erabilerari dagokionean, baina, dudarik gabe, askoz ere atzerago egongo ginateke aipatutako ekimen horiek guztiak bideratu ez bagenitu.

Orain 25 urte JARDUNi jarritako helburu batzuk bete arren, beste batzuk erronka izaten jarraitzen dute, beraz, egin dezagun KLAK eta erabileran akziora pasa.  

3,2,1… JARDUN!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak