3,2,1 JARDUN
Jardun euskara elkarteak 2015ean beteko duen 25. urteurrena ospatzeko logo berria izango du.
Amaia Zaitegi diseinatzailearena da logoa eta berak proposatutako eredu desberdinen artean egindako bozketaren ondorioz izan da aukeratua.
Logo eta lemaren bidez ideia bat baino gehiago adierazi nahi izan dira zinemari keinu eginez eta klaketaren irudiarekin. Batetik, Jardunen garai berri bat hasten dela eta beste 25 urteko ibilbideari hasiera eman nahi zaiola, eraberrituta eta indartuta. Bestetik, erabileraren garaia heldu dela eta horretan ekin eta Jardun behar dugula.
Logoarekin eta lemarekin bat egin eta herritarrak bidelagun izatea da Jardunen asmoa eta nahia.