Egitasmo hauen helburua, besteak beste, erabilera sustatu eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzea da. Euskara praktikatuz erraztasuna eta segurtasuna lortzen baita, euskaraz egiteko ohitura poliki-poliki errotuz. Asko dira euskara praktikatu nahi dutenen motibazioak: ikasitakoa praktikan jartzea, galdutako ohitura berreskuratzea, euskarazko giroa eta jendea ezagutzea…. Euskalduntze bidean pertsona horien inguru hurbilak sekulako eragina du erabileran, izan ere komunikazio informaletan erabilita eta konfiantza giroan berba eginda errazago lortuko baititu segurtasuna eta jariotasuna. Eta berba-lagun programa hauen bitartez taldean astean ordubetez euskaraz hitz eginda bide hori erraztu nahi da. Animo ba! euskaraz hitz egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar dira, hizkuntza bat ikasteko modurik onena berba egitea baita; akatsik gabe hitz egitea denbora eta praktika eskatzen duen prozesu naturala baita. Baina euskararen normalizazioan euskararen erabilera bultzatzea ez da bakarrik euskara praktikatzeko beharra duenaren ardura, gizarte osoaren erantzukizuna baitugu; beraz guztioi dagokigu altxor hau zaindu eta ondorengoei transmititzea.