IDAZLAGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2014ko urriaren 23a

kartela webProiektu honen iturria herritar talde batek Bergaran euskara bultzatzeko egitasmoren batean parte hartzeko azaldutako gogoa da. Proposamen haren haritik, lantalde bat osatu eta herriko euskararen hutsuneak aztertu eta horiek gainditzeko bideei buruzko gogoeta egin da. Gogoeta horretan agertutako hutsuneen artean merkataritzako hizkuntza paisaian euskarak izandako atzerakada nabarmendu da. Atzeraka horren arrazoien inguruan honakoak azaldu dira, besteak beste: - Dendari batzuen gaitasun falta, ziurtasun falta, gaztelaniaz erosoago sentitzea... - Bezero euskaldunen eskaririk eza. Bezero askok nahiago izatea kartel horiek euskaraz ere egotea baina nahi hori ez adieraztea dendariei. Hala, beraz, egoera hori hobetzeko asmoz dator proiektu hau.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak