Orain arteko ibilbidea modu positiboan baloratuta, aurrera begira jarri nahi dugu. Bergarako euskararen beharrak orain dela 25 urteko berdinak dira? Jardunek orduko funtzio eta antolamendu berberak izan behar ditu?
Galdera hauen erantzunak eta gehiago aurkitu nahi dira gogoeta prozesu honetan. Jardunen izaeraz hausnartu eta aurrera begirako proiektu sendoak eta eraginkorrak bilatu.
Horretarako guztion iritziak jasotzea nahiko genuke, ahalik eta ikuspegi zabalena lortuz.
Prozesuak hiru saio izango ditu:
1. saioa: UNEA eta BIHOTZA (urriak 25)
- Alde batetik, partehartze prozesuaren arrazoiak eta metodología aurkeztuko dira. Eta bestetik, euskararen egoeraren diagnostikoari buruzko gogoeta egingo da.
2. saioa: IPARRAK (azaroaren 15ean)
- Jardunek datozen 5-10 urteei begira izan beharko lituzkeen helburu eta funtzioak hausnartu, eztabaidatu eta adostuko dira.
3. saioa: ETXEA (azaroaren 29an)
- Jardunen antolakuntza eredu parte hartzaileago bat eraikitze alderako saioa izango da.
Hiru saioak Irizar Jauregian izango dira goizeko 10:00etatik 13:00era.
ETORRI ETA BIZIBERRITU DEZAGUN JARDUN!