Joan zen astean eman genion hasiera helduen antzerki eskolari. Zortzi pertsonako taldea osatu da eta saioak asteazkenetan izaten dira 19:30etatik 20:30etara Zubietako eskola zaharrean. Saioak bideratzen Zurrumurru antzerki taldeko kideak ibiliko dira. Oraindik ere taldean lekua dago eta animatzen den orok ateak irekita ditu. Interesatuak zuzenean saiora azaldu daitezke edo Jardunen izena eman. Animatu!Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.