Helduendako antzerki eskola martxan, urtarriletik

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2013ko abenduaren 11

Jardun euskara elkarteak, Zurrumurru antzerki taldeko kideen bitartez, helduentzat antzerki eskola jarriko du martxan urtarriletik maiatzera bitartean. Ikastaro honen helburu nagusiak, ondo pasatzeaz gain, ahozkotasuna landu, hizkuntza aberastu eta euskararen erabilera sendotzea dira. Eskolak asteazkenetan izango dira, 19:30etatik 20:30etara Zubietako eskola zaharrean. Taldea osatu den arren indartzea komeni da eta horregatik guztioi animatu eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Zatoz probatzera!

-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak