Jardun euskara elkarteak eta Gaztetxeak elkarlanea

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2013ko abe. 11a, 14:31
Jardun euskara elkarteak eta Gaztetxeak elkarlanean, helduen bertso eskola jarri dute abian. Lehen saioa abenduaren 4an izan zen eta aurrerantzean eskolak, bi astean behin, asteazkenetan izango dira 19:30etatik 20:30etara bitartean Gaztetxean. Bertsolari, bertsozale, hasiberri, aditu zein herritar guztientzat dago zabalik eta doakoa izango da. Bertso eskolaren helburu nagusiak Bergaran bertsozaletasuna berpiztea, ahozkotasuna lantzea eta Bergarako bertsozaleen transmisioa ziurtatzea dira. Hemen duzue bertso eskolakoen gobita: Gaztetxea ta Jardunen baitan zabaldu nahi da berria bertso eskola jator batekin piztu nahi dela herria bi astetik behin asteazkenez iluntzeetan jarria gaztea, zaharra, on-ona, txarra marroia edo gorria baldintza gabe izango zara gurean ongi etorria

-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak