Jardun euskara elkarteak antolatu duen euskal dant

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2013ko abe. 11a, 14:23
Jardun euskara elkarteak antolatu duen euskal dantzen ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroa otsailean hasi eta ekainean amaituko da. Ikastaroan, arin-arina, fandangoa, aurreskua, banakoa eta koreografia berriak erakutsiko dira. Eguna: asteazkenetan Ordua: 19:30etatik 21:00tara ZABALOTEGIn Irakasleak: Abarka taldea (Juantxo Urbieta, Janire Urbieta eta Jon Arrillaga) Ikastaroa urtarrilaren 8an (asteazkena) hasiko da. Izen ematea zabalik dago eta Jardunen, jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan eta 943763661 zenbakian eman daiteke izena. Ikastaroaren prezioa 15 €/hilean Jarduneko bazkideak (ikastaro osoa 90 €) eta 17 €/hilean gainontzekoak (ikastaro osoa 102 €). Behin ikastaroan izena emanez gero, ikastaro osoa egiteko konpromisoa hartu behar da. Beste urte batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du. Animatu eta parte hartu ederto pasako dugu eta !!!

-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak