Birkokapenetan ere dispertsioa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Arana Garzia 2014ko ots. 7a, 00:00

Orain arte bezala, Etxetresnetako bazkide kopuru handi batek mehatxuak jasaten ditugu.

Azken egunotan, batez ere. Eroskik eskaini dizkigun lanpostuak ez dira gureak! Eta beste arrazoi batzuen artean, ezetz esateak hainbat ondorio ekarri ditu. Neurri gogorrak hartu dituzte, hala, sortu berri den epaiketa taldeko kideek. Hiru hilabeteko diru-zigorra eta falta oso larria espedienteetan. Aski da! Bazkideak plataforma, hitz eginez, akordioak lortzearen alde dago. Ez, ordea, "oficina de empleo" delakoa!

Hona hemen bizi dugun egoeraren olerki bat:

Handik hona, eta hemendik hara / Arrasateko ohitura zaharra! / Etxetresnetako laurehun eta hamazazpi / birkokatu ditu gaurkoak. / Sakabanaketa hasi delarik / besterik ezean. / Denok ditugu gogoan herriarentzat / hainbeste egin dutenak. / Eta baita ere, gehiago ezin daitekeela / esaten dutenak. Gezurra! / Eroskiko lan duinak eskeiniko digu / Euskal Herriko euskalki desberdinak / ikasteko aukera.

----------

Josu Arana Garzia 

(Bazkideak plataformaren izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak