Tokelau eta 3 atafuarrak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Mikeo 2010ko abe. 8a, 07:00

Tokelau uharteak eta atafuarrak pasa den azaroan jakin dugu non dauden mundu honetan...

... eta zer demontre egiten duten han, Itsaso Barearen erdian, bertako milaka gutxi biztanlek. Telefonoa heldu zen azkenetariko lekua ere ei dela jakin dugu, datu hau urrutitasunaren neurritzat eman digutelarik edo…

Hiru mutil gaztek, Atafau atoloikoak hirurak, bizi izandako berrogeita hamar eguneko eta 1.800 kilometroko abenturak baino gehiago, abenturaren jatorriak poztu nau: ia 100 kilometrora dagoen beste irla batera joatea erabaki ei zuten 15 urteko hiru mutil gazteok, bisita egin nahian edo euren lagunei. Telefonoa izaten azkenekoak eta Internet ere ez dute nonbait Tokelau irletan, txalupa hartu eta bisitan hasteko.

Atafauko herritarren zein berdintsu sentitu naizen ezin duzue asma, Euskal Herri honetan telefonoa atzo goizean jarri eta ez Internet ez eta TDTren taxuzko usainik ere hartzen ez dugun lekuan bizi bainaiz.

Ez Twitter ez Faceboock moduko sare sozialik, elkarrekin berba egin beharrean gaude oraindik gure bailara-atoloian, dena zuntz optikoa den itsasoaren erdian. Baina elkarrekin zuzeneko harremanak izatearen xarma bizi dugu… edo hori pentsa nahi dut, beste alternatibarik ez eta kontsolamendurik ere ez dugu eta.

Edward, Samuel eta Filo euren hiletak ospatu ostean heldu dira berriz etxera, azken uneko salbamendua bizi ostean, hasierako 100 kilometroen ordez munduari buelta eman diote. Hori bai: pasartea Internetez zabaldu omen dute hedabideek. Niri lagun batek kontatu dit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak