Janire Lazkano: "Eskerrik asko, Elgeta"

Erabiltzailearen aurpegia

Mezu honen bidez Elgetako Bildu osatzen dugunok eskerrak eman nahi dizkizuegu...

... zuen konfiantza eta babesa eskaini diguzuen herritar guztioi, zuei denoi esker iritsi baikara horren emaitza ikusgarriak lortzera, herri zein nazio mailan; zorionak, denoi!

Era berean, lau urte hauetan (udaletxe nahiz kalean), gure programa aurrera eraman ahal izateko lan egiteko hartu genuen konpromisoa berresten dugu.

Orain arte gure alkategai izan den Koldo Goenagari gure eskerrik beroenak  eman nahi dizkiogu egin duen lanagatik, eta hauteskundeen ostean kargua uzteko hartu duen erabakia errespetu osoz onartzen dugu.

Hasiera batetik esan genuen bezala, talde lana izango da gure jarduteko modua; horregatik, gure animo eta babes guztia eskaintzen diogu zinegotzi kargua hartuko duen Eneko Aranzetari.

Herriarentzat eta herriarekin lan egin gura dugun lantaldea gara; lau urte hauetarako gure  helburu nagusia udaletxeko ateak herritar guztiei era garden batean zabaltzea izango da.

Gure herriaren egoera hobetu nahian elgetar guztioi auzolanera biltzeko deia luzatzen dizuegu, denon artean Elgeta berri eta burujabe bat lortuko dugulako.

Eskerrik asko, Elgeta!

------------------------------

Janire Lazkano
(Elgetako Bilduren izenean)
Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.