Antzuola eta Bergara arteko bidegorri edo errepidean oinez, bizikletan edo autoan ibiltzen den edonork usaindu du azken bi hilabete hauetan kirats nazkagarri hori, hain justu ere.
40 urte dira egoera honi, utzikeriaz, URA Agentziak irtenbiderik ematen ez diola. 1.500 metro luze dituen Antzuolako eta Bergarako ur zikinen kolektoreen arteko lotura sinplea ez egitearren.
Azken hamar urte baino gehiagotan, URA Agentziaren aldetik, antzuolarrok jasotako promesa, luzapen, gezur eta irizpide aldaketek –azkena autobidearen obrarekin batera bai ala bai egingo zela– jasangaitz egiten dute ulertzea 2020an ere ez dela egingo, eta orain arte bezala jarraituko dugula aurrerantzean ere.
Utzikeria ulertezin honek erantzuleak ditu, URA Agentzia eta Eusko Jaurlaritza, EAJ eta PSE, hurrenez urren.
Antzuolako ur zikinak Mekolaldeko araztegian tratatu behar dira lehenbailehen eta egoera honi behin betiko irtenbidea eman behar zaio.
Antzuolatik Bergararako kolektorearen lotura ez egiteko aitzakia gehiagorik ez dugu nahi.