"Mehatxu gehiagorik ez!"

Erabiltzailearen aurpegia

Ohar honen bitartez Antzuolako Ezker Abertzaleak publiko egin nahi du...

... Patxi Olabarria Ezker Abertzaleko militante eta zinegotzi ohiak J.R-ren aurka epaitegian jarritako mehatxu salaketa. Patxik salatu du, zaborra ateratzera irten zen iluntze batean, J.R lehendabizi begira-begira geratu zitzaiola, eta berak zerbait gertatzen zen galdetu ondoren irainka eta mehatxuka jardun zitzaiola bera berriro ere etxean sartu zen arte. 

Aurretik ere antzeko egoerak bizi behar izan dituzte hainbat udal arduradun eta arduradun ohik, hainbat langilek eta baita zenbait bizilagunek ere.

Duela hiru aste inguruko gertakari horien aurrean, Antzuolako Ezker Abertzaleak babes osoa eskaini nahi dio Patxiri. Era berean, gure babesa helarazi nahi diegu azken urteetan zehar euren ardurak betetzeagatik J.R-rengandik antzeko egoerak jasan dituzten pertsonei, eta baita bizilagunei ere.

Horrelako mehatxu, irain edo jarrera oldarkorrik ez dugula onartuko adierazi nahi dugu, eta bide judiziala eta salaketa publikoa erabiliko ditugula horrelako egoerei aurre egiteko.

--------------------

Juan Antonio Iturbe eta Mari Carmen Jauregi

(Antzuolako Ezker Abertzalearen izenean)

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.