Oihuka ari naiz nire etxeko sofatik, eroso, kafe ketsu baten eta galleta-erretilu baten aurrean, ikusten mendebaldeko hainbat herrialdek nola ez dioten jaramonik egiten herri baten goseari, gerrari eta genozidioari. Nire geldotasunaren erantzule naiz, eta ez ni bakarrik, zu ere bai, zintzoen isiltasuna baita gaiztoen gutun zuria. Badakit aipua ez dela horrela, baina nor naiz ni jakintsuak aipatzeko.
Eskuak biluzik dauzkat; baina erabilera anitzeko labana bat daramat, eta ogia mozten duen bezala, animalia txiki bati tripak ateratzeko edo zuhaitz baten azalean bihotzak egiteko gai ere bada. Lotsatu egiten naiz, ez bakarrik nire geldotasunaz. Lotsatu egiten naiz etxeko sofatik, manta baten azpian, mundua gainbehera doan eta elkar hiltzen den bezala, reality bat balitz bezala ikusteaz. Eta neure buruari galdetzen diot: zer gertatu behar ote da, nagiak atera eta erreakzionatzeko?