Nire oroitzapenengatik

Nire herriak txoko zoragarriak ditu, haurtzarora eramaten nautenak.

Hala ere, gaur pena ematen dit ikusteak zein egoeratan dauden zenbait leku. Depositu zaharra da horietako bat. Ez dut inoiz ulertuko bandalismoa; kaltetzea kaltetzearren. Udan zuhaitzen azpian liburu batekin arratsalde batez edo haurrekin askari batez gozatzeko aukera ematen duen espaziotik gutxi geratzen da, ezta mahaia bera ere. Bankuek ere ez dute jasaten txikizioaren zigorra. 

Nire beste txoko bat Alberjazaharra da. Leku hori behera noiz etorriko zain egotea... ez dakit nork duen ahalmena leku eder honek denboran zehar izan dituen historia eta istorioen zati bat harrotasunez mantentzeko. Aurrez aurre begiratzea, distantziatik, etxea garbitokiari itsatsita, albo batera Iturrizar iturria bere arkuarekin, batzuetan gaineko baratzetik zintzilik arrosa ederrez apaindua, eta erdian Bidebarrietako bidea, harribitxi bat.

Gauza batzuk denon artean egin eta mantendu behar ditugu, guztion gozamenerako, baina beste batzuetan instituzioek jarri behar dute euren partetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak