Ostiralean, txorimaloen eta kukumarruen konpartsak dantzan jarriko gaitu. Zapatuan, mozorro desfile herrikoiaren ondoren Guraso Asanbladaren paella-jan herrikoiak indarrak berreskuratzen lagunduko digu. Eta, asteartean, herriko ikastetxeek antolatutako Euskal Inauteri Bateratua izango dugu, iluntzean SUDCen sardinaren erreketarekin amaitzeko. Tartean, noski, musika, dantza, umorea eta jaia eskura eta denon gozamenerako.
Agerian da herri ekimena dela azken urte hauetan Inauteri jator eta parte-hartzaileago batzuei ate berriak zabaltzen ari zaizkiena. Zenbat ekimen, zenbat gauza berri sortzen ari diren eta gure bihurtzen!
Hain zuzen ere, horretan datza hau guztia, ohitura berriak sortzean: herriak berak herriarentzat sortzea eta herriak beretzat hartzea.
Beraz, zorionak eta eskerrik asko lan gogor horretan zabiltzatenei eta ondo pasatu Inauterietan!