Sarriegi, porlanaren arabera neurtzen dugu arrakasta, baina, haratago, badaude beste adierazle batzuk ere: osasun fisikoa zein mentala, hezkuntza, genero berdintasuna, elikadura subiranotasuna, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publiko duinak, ingurumena –CO2 isurien murrizketa mugikortasun eredu berriekin–, kultura, gobernantza ona, lan duina, elkartasuna, parte-hartze demokratikoa –herri kontsultak, herri ekimenarekin elkarlana–, errentaren banaketa justuagoa...
Porlan proiektuekiko obsesioak aurrerapenaren gainazaleko kontzepzio bat islatzen du. Halere, aipaturiko irizpide horiek neurtzen dituzte gizarte-ongizatearen dimentsioak; ekonomiaren hazkundea baino askoz ere konplexuagoak dira eta horietan oinarritutako politikei ari gara ate berriak zabaltzen.
Azken finean, helburua da ondo bizitzea, aurrerapen ekonomikoa justizia sozial, ekologiko eta demokratikoarekin uztartuz.