Lore Gazteak: 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Agirre 2015ko urt. 7a, 00:00

Bukatu da, se acabo!, zioten pailazoek emanaldia amaitzeko.

Eta hori diogu Lore Gazteak-en 50. urteurrena agurtzeko. Baina hor izan garenok, zuei esker, ahaztezinak izango diren bizipenak zein oroitzapenak izango ditugu betiko. Lore Gazteak-eko partaide izanagatik harrotasunez eta,  zergatik ez, harrokeriaz atera ginen denok plazara, neskatila-mutiko, neska-mutil, andre-gizon, tente eta arin, dantza bizirik dagoela erakustera, uste baino osasuntsuago dagoela erakustera. Barreak, negar malkoak…

Erakusketa ederra ere oparitu diguzue. Batetik, gure historia txikia argazkietan, bakoitzak berea: "Herri horietan izan ginenean ederto pasau geuen". "Ene, neu naz eta!". "Txikixak giñen gero e...". "Makiñe bat dantza eginddekuek gaittun, neska"… Kirioak dantzan. Bestetik, gure arbasoen dotorezia ezagutzeko parada jantzien bitartez.

Eta urteurrena borobiltzeko, hitzaldia ez ezik montera ikastaroa ere izan da.

Ez da makala izan urtean zehar antolatzaileek, gazte zein heldu, egin duten lana. Lan bikaina!

Parte hartzaileoi, Lore Gazteak-en 50. urteurrena antolatu dutenak txalo zaparradaren bitartez zoriontzea baino ez zaigu geratzen.

Zorionak eta eskerrik asko zuen lan apartagatik! Zorionak eta eskerrik asko dantzarekiko, gure  kulturarekiko, gure herriarekiko adierazi duzuen  ilusio eta maitasunagatik! Zorionak eta eskerrik asko zuei esker bizi izan ditugun une gogoangarriengatik! Zorionak eta eskerrik asko, berriz ere.

Tik tak, tik tak... ordularia atzeraka. 

Noiz hurrengoa? Beste 50 urte gehiegitxo izango ote?

----------

Jaione Agirre

(50. urteurreneko parte hartzaileen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak