Onartezina eta lotsagarria dena da aurrezki-erakunde horietan dirua sartzen dugun herritarrei %0,05 eta %0,3 arteko urteko interesa eskaintzen digutela; mailegu pertsonalei dagokienez, oso garesti segitzen dute eta hainbat baldintza dituzte –nominak, ordaintze-babes aseguruak, beste produktu batzuk kontratatzea–, eta %9 eta %10 artean eskaintzen dizkigute. Lapurreta hutsa da.
Galdera: zer egin beharko genuke? Diru guztia atera erakunde horietatik edo dagokion erakunde publikoan salaketa jarri edo protesta egin, herritarrek bidegabekeria hau jasan beharrik ez izateko. Krisialdia bizi izaten ari gara, baina, egoera hori aprobetxatzea gure patrikak are eta gehiago astintzeko, onartezina eta jasanezina da; izan ere, betiko moduan, herritar arruntok laguntzen diegu aurrezki-erakundeei publikoki –gure zergekin– edo pribatuki –gure aurrezkiekin–, eta interes baxuagoak eskaini beharrean egoera larri honetan aurrera egin ahal izateko, masakratu egiten gaituzte eta irabazi edo etekin handiagoak ateratzen dituzte urte bukaerako emaitza ekonomikoetan.
----------
Jesus Alvaro Esparza Aierdi
Bergara