Biherrien

Erabiltzailearen aurpegia Julen Abasolo Gallastegi 2026ko otsailaren 4a

Neska edo mutil bihergiñe izetie ez zan edozein gauza. 

Bihergiñe zana ganorazkue zan. Jentie biherrea fate zan. Nun jabik biherrien? Urlixa fabrikan; gure tio, esaterako, Ilargixenien. Baserrixen biherrien ez dakit sekule entzun doten, bañe esango zan baitte.

Lanai biherra esate jakon. Neure ezjakinttasunien pentsau izen dot berba hori biherrezkue dan hortatik etorriko zala. Eta biherrezko hori lana zala.

Gauzatu doun mundu hontan biherrezkue aldatu egin dala esango nauke. Biherrezkue kasik lana ez, beste edozer gauza dalakuen nau. Pentsetan jarritte bai, lana biherrezkuen artien jarriko geuke, ez bapatien. Izen be, oingo biherretarako diru-itturririk seguruena izeten jarreiketan dau lanak, lehengo biherrak.

Dena aldatzen da, beraz ez harritu aldatzen banaiz, kantetan dau goxo Inesek.

Billoban bati bere urte egune zala eta gure amak, "zenbat urte egitte dittezu, ba?", galdetuko eutzen. Erantzunen atzetik: "Neuk be euki najittuan", esango euen.

Neu be aldatuixaz, harrapau dot daueneko ama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak