Geure bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Julen Abasolo Gallastegi 2025eko urriaren 23a

Poliziak, suhiltzailiek, abeltzainek, ardaugiliek, administraziñokuek, hezitzailiek, basozainek, lorezainek... 

Beste alde batetik begiratute aittejeun-amandriek, bizialargunek edo gurasuek. Danok antzerako urtietakuek. Arabarrak, naparrak, bizkaitarrak edo gipuzkuarrak orduen; oin, barrez, bizitzak eraman gaittuen lekukuek.

Guztiok elkartu ginttuen berrogeita piku bat urte dala aukeratutako ikasketak. Batzuk ikasle onak, beste batzuk kirten hutsek zienak. Urtiek pasau eta gero berriro elkartu ga horretaiko mordoxkara bat.

Nekazal zaletasun baten atzetik, elkarrekin ondo moldatu gitzen Atarrabiako eskolan. Gero, barrez, bakotxak eruen doun bidie oso ezberdiñe izen da. Askotan, gure bizitzako aukeraketa izan zan ikasketakin zerikusirik ez daukena.

Politte izen da 40 urte geruau lagunek aine istorio ezberdiñek berriro danok elkartu izana. Politte, bizitzan momentu bateko erabaki handi batek etzuela gure bizi osue baldintzatu jakittie. Eta edarra gu geu izeten jarreittu doule ikustie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak