Bizirik gaudenok, aurten ateratako argazkietan jaso gura ditugu. Dagoeneko joanak direnak berriz argazki zaharragotan.
Argazki horiekin eta gure etxetako istorioekin, zerbait argitaratzea da asmoa; seguruenik liburu bat. Egitasmoak merezi du ahalegin bat eta luzatu egingo ba da ere, gauzatuko dela uste dugu.
Hurrean bizi garenok badaukagu asmo honen berri, baina urrinago bizi eta Arientzako arrastoren bat duzuenon edozein ekarpen pozik hartuko dugu.
Azkenik Arientzakin nolabaiteko lotura duzuen guztioi gonbidapen hauxe duzue: aurtengo Agorreko Andramaixetan, irailak 13 zapatu eguerdian, kanpaiak, meza, ginkana eta mokadutxoaren inguruan, 14:00ak aldera, gure historiarako geldituko den, bertara gerturatutakoen argazki ahal den jendetsuena aterako dugu. Argazki horretan, Arientzan bizi garenok edo bertatik alde egindakoak gura ditugu; baita guztion ondorengoak ere. Animatu.
Bertan elkartuko gara.