Hemen elikagaixek hain merke eta errez daz ze, edozeinek uste dau hortxe egoten diela beti. Jateko daukoun hori zelan allau dan gure esku egotea, ez gaittu arduraketan. Jateko horren atzien pertsonak bizi guran egon leikezenik be… Gure gizartien ardurie lehen sektorearekiko gutxienetan dau eta elkarren arteko arrakala haundixe da daueneko. Hau Manuel Pimentelek esaten dau; ni ados.
Soldatien %15a gastetan ei dou jaten, ez dauko zerikusirik gerra osteko %75az. Benetan latza izengo zan haxe. Entzun izen dot baserrixetan ez zala goseik pasau; kalien, barrez, bai.
Mundu mailan jarri dan muga zergak gehiketien kontuaz esan leike, egunerokue garestittuko egingo jakule, bakotxa berie zainketara eramango gaittuela eta ezinbestekoak dittugunak geure muga barruen ekoiztea. Biher bada, egunero zer jatekuaz arduraketara.
Oin gutxi dala hauxe irakurri dot: "Behixek ez daue esneik emuten". Geuriek be ezta.