Babie eta artue elkarrekin askotan erein izen diela eta Jabierrek kontau euen babie aurretik jasoten bazan be zurrunien jarten zala sikaketan. Atzetik segidan norbaittek: "Bai zurrunien". Eta nik hori zer zanik be ez.
Gero argittu eusten berak egur eta aga motzez osatutako ganbara txiki bat dala guretan zurrune. Aterpe baten babie aidien eukitteko erabiltten zala eta urte batetik besterako be, han geldiketan zala. Nik, Jon Artanon antzera, gozatu egitten dot nausixauek kontetan dauenaz eta kontetako daukien eriaz.
Bestalde, oingoz makinak euskeraz ikesten daue, Españako kongresuen euskeraz dihardue, Cadizen txirigotak berdin. Zer da hau? Aurki bizerra moztuko dot.
Oinarri zurrune (hiztegitik) biher da holako gehigarrixei eusteko eta horretan badaukou zer egine. Bittartien bizerra etxekuekatik eta okotzekuokin estroposatu ez nadin kenduko dot.